Aurreneko edizioa
Gaur iritsiko da Gasteiz Calling jaialdia
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, The Toy Dolls, Jello Biafra & The Guantanamo, School of Medicine eta Good Riddance arituko dira Bad Religion kartelburu duen aipatu festibalean.
Ordu gutxi geratzen dira Gasteiz Calling jaialdiaren lehendabiziko edizioari hasiera emateko. Hain zuzen ere, gaur, larunbata, egingo dute jaialdia Arabako hiriburuan.
Besteak beste, The Toy Dolls, Jello Biafra & The Guantanamo, School of Medicine eta Good Riddance arituko dira Bad Religion kartelburu duen aipatu festibalean.
Aurreikusitakoaren arabera, 16:00etan irekiko dituzte ateak, eta ordu erdi geroago hasiko dira emanaldiak. Musikak ez du atsedenik izango egun osoan, 03:00ak arte izango baitira zuzenekoak.
Ordutegiak
16:00etan, ateen irekiera
16:30ean, Blowfuse
17:15ean, Estricalla
18:05ean, The Casualties
19:10ean, Gatillazo
20:25ean, Good Riddance
21:40an, Jello Biafra
22:55ean, Spermbirds
00:15ean, Bad Religion
01:50ean, The Toy Dolls