Itxi

Hirugarren edizioa

Bime Live jaialdiak ia 22.500 lagun bildu ditu aurten

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lehenengo egunean, 9.400 pertsona egon ziren Barakaldon; bigarrenean, ostera, 13.800.

Bime Imagine Dragons

22.400 lagun inguru batu ditu BIME Live jaialdiaren hirugarren edizioak. Ostiralean, 9.400 pertsona batu ziren BEC! erakustazokako 4. eta 6. pabiloietan, eta larunbatean, berriz, 13.081 musikazale bertaratu ziren.

Bigarren egunean, Pokey Lafargek eta taldekideek Teatro agertokia hartu zuten, blues eta western swing musika uztartuz. Gero, Michael Kiwanukaren jarraitzaileek, besteak beste, "Home Alone" eta "You’ve got Nothing to Lose" kantuekin gozatzeko aukera izan zuten. Aldi berean, Richard Ashcroftek 2. agertokia astindu zuen, gitarra lagun zuela.

Dena den, Imagine Dragonsek piztu zuen gaueko garra. Hitzordura garaiz iritsi ziren, 23:20 jota, eta Madrilgo kontzertu arrakastatsuaren ondotik, Bilboko jarraitzaileak asetzeko grinaz atera ziren oholtzara.