Itxi

Heriotza

Allen Toussaint New Orleanseko musikaria hil da

Agentziak | Erredakzioa

Otis Reddingek, Rolling Stonesek, The Whok, Paul McCartney & Wingsek, Ringo Starrek eta Elvis Costellok jo izan dituzte bere kantuak, besteak beste. Madrilen hil da, kontzertua eman ostean.

77 urte zituela hi da New Orleanseko pianista eta ekoizlea. Argazkia: Glade Bilby II

Allen Toussaint (Louisiana, 1938) musikaria, New Orleanseko rythm and bluesaren zutabeetako bat, bart hil da, Madrilen, 77 urte zituela, Espainiako hiriburuko Lara antzokian kontzertua eman eta ordu batzuetara.

Artista askok jotako kantuen egile eta ekoizlea izan zen Toussaint. Besteak beste talde eta bakarlari hauek jo dituzte haren kantuak: Otis Redding, Bo Diddley, Jerry Garcia, Rolling Stones, The Who, Paul McCartney & Wings, Ringo Starr, Willie DeVille, Elvis Costello, Dr. John, The Band eta Little Feat.

Allen Toussaint New Orleanseko eszenako musikari errespetatuenetakoa izan zen, musikaren munduko hiriburuetako baten ikur.

Rock & Roll Hall of Fameko kidea zen Toussaint, Grammy sarietarako hainbat aldiz izendatu zuten eta, 2013ko uztailean, Barack Obama presidenteak Arteen Ohorezko Domina eman zion.

Igandean, Biboko BBK Aretoan jo zuen.


Toussaint, Bilbon eginiko emanaldian

emanaldian