Itxi

Azaroak 28

Donostiako Orfeoia eta Musikene, Usandizaga gogoan

eitb.eus

“Enarak” donostiar konpositoreak zarzuela gisa idatzi eta Ramon anaiak opera bihurtu zuen lanaren interpretazioa hartuko du Victoria Eugenia Donostiako antzokiak azaroaren 28an.

Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak eta Donostiako Orfeoiak Jose Maria Usandizaga donostiar konpositorearen heriotzaren mendeurrenarekin bat egingo dute, horrela, kontzertua eskainita.

Musikeneko ikasleek osatutako Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia, konpositorearen lanekin lotura estua duen abesbatza, batuko ditu proiektuak. Jesus Echeverria Musikeneko Orkestra Ikasketen koordinatzaileak gidatuta, Alberto Arrabal baritonoak, Mikel Zabala baxuak eta egoitza nagusia Donostian duen zentroko beste hainbat abeslarik parte hartuko dute.

“Enarak” hiru ekitaldiko zarzuela gisa jaio zen, “Saltimbanquis” Maria Lejarraga eta Gregorio Martinez Sierraren draman oinarrituta, eta, Musikeneko Orkestra Sinfonikoaz eta Donostiako Orfeoiaz gain, Elisa Di Prieta eta Judit Martinez sopranoak, Alberto Arrabal baritonoa, Mikel Zabala baxua eta Xabier Anduaga eta Gonzalo Manglano tenoreak arituko dira hilaren 28ko kontzertuan.

Sarrerak salgai daude, 25, 10 eta 16 euroan.