Abenduaren 12an, Iruñean
Fermin Muguruza, Fito eta El Drogas, Motxila 21ek antolatutako jaian
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Besteak beste, Gari eta Kutxi Romero ere arituko dira abenduaren 12an Iruñean Motxila 21 taldeak egingo duen festan.
Down sindromea duten hamabi gaztek osatutako Motxila 21 musika-taldeak kontzertu berezia prestatu du abenduaren 12rako. Iruñeko Zentral aretoan izango dira aipatu taldeko kideak, baita rock doinuak lantzen dituzten zenbait artista ere: Fito Cabrales, Gari, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos), Fermin Muguruza, El Drogas, Kutxi Romero eta Fermin Goñi. Kontzertuak EiTBn ere izango dira ikusgai.
Nafarroako Down Sindromea Elkartearen 25. urteurrenaren kariaz antolatu dute jaialdia. Horrenbestez, han bildutako dirua elkarte horrentzat izango da, Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi duenez.
Sarrerak
Dagoeneko eskuragarri daude jaialdirako sarrerak, 15 euroan.