Urtarrilak 10
Joaquin Achucarrok 'Bachetik Gershwinera' kontzertua joko du Arriagan
Agentziak | Erredakzioa
Pianista bilbotarrak Bach, Gershwin, Chopin, Granados, Albeniz eta beste hainbat konpositoreren lanak joko ditu Bilboko antzokian, urtarrilaren 10ean 19:00etatik aurrera.
Joaquin Achucarro pianista bilbotarrak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 10ean Bilboko Arriaga antzokian, 19:00etatik aurrera. "Bachetik Gershwinera" pianorako prestatutako programa berezia izango da, eta bi konpositore horien eta Chopin, Granados, Albeniz eta beste batzuen piezak interpretatuko ditu.
Antzoki bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, bi urtez kontzertuz gainezka egon eta gero helduko da Achucarro jaioterrira; izan ere, mundu osoko hainbat herrialdetan aritu da azken bi urteetan, hala nola AEB, Frantzia, Italia, Argentina, Taiwan, Japonia, Britainia Handia, Suitza, Portugal eta Txina.
Bitartean, pianista bilbotarrak denbora izan zuen maiatzaren 31an Arriaga antzokiaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusian aritzeko, besteak beste.