Baieztapen gehiago
Bob Dylan Azkena Rock jaialdian izango da, ekainaren 26an
Erredakzioa
Bad Religion, The Hold Steady, Audience eta Bronze dira iragarri berri dituzten beste izenetako batzuk. Azkenean Drive-By Truckers taldea ez da jaialdian egongo.
Bob Dylan&' || 'nbsp; Azkena Rock Festival 2010 jaialdian izango da. Abeslariak berak bobdylan.com bere web gunean iragarri duenez, datorren ekainaren 26an kontzertua eskainiko du Arabako hiriburuan.
Bob Dylanekin batera, Bad Religion taldekoak eta Audience Gernikako banda izango dira larunbatean Gasteizko jaialdian. Hiru izen berri iragarri dituzte ekainaren 26rako, eta iragarrita zegoen banda baten baja ere: Drive-By Truckers taldekoek Europa mailako bira osoa bertan behera utzi dute, eta, beraz, ez dira Azkenan egongo.
Beste bi talde berri ere iragarri dituzte: The Hold Steady New Yorkeko laukotea eta Bronze gasteiztarrak ekainaren 24an izango ditugu&' || 'nbsp;Azkena jaialdian.
Aurretik baieztatu izan dituzten beste musikari eta taldeekin batera arituko dira bost izen berri hauek. Aurten Azken Rock jaialdian izango ditugu, besteak beste,&' || 'nbsp; Kiss, The Hives, Imperial State Electric,&' || 'nbsp;The Saints, Chris Isaak, Gov''t Mule edo The Damned.
Hau da, oraingoaz, 2010eko Azken Rock jaialdiko kartela:
Osteguna, ekainak&' || 'nbsp; 24
GOV´T MULE
AIRBOURNE
THE HOLD STEADY
KITTY, DAISY LEWIS
THE BLACK LIPS
THE JIM JONES REVUE
THE LEGENDARY SHACK SHAKERS
BASKERY
BRONZE
…
Ostirala, ekainak 25
KISS
THE DAMNED
IMPERIAL STATE ELECTRIC
THE SAINTS
TEDDY THOMPSON
IMELDA MAY
DAN BAIRD HOMEMADE SIN
EL VEZ
THE RUSSIAN ROULETTES
THE HOT DOGS!
''77
…
Larunbata, ekainak 26
BOB DYLAN
THE HIVES
CHRIS ISAAK
BAD RELIGION
NRBQ - Terry Adams Rock ''n'' Roll Quartet
TOILET BOYS
MAGGOT BRAIN
AUDIENCE
&' || 'nbsp;