Itxi

Martxoaren 24tik 28ra

Klasikoak eta herri doinuak, Donostiako Musika Sakratuaren zikloan

Erredakzioa

Bost kontzertu egingo dituzte, Gros, Loiola, Amara eta Ibaeta auzoetako elizetan. Haydn, Mendelssohn, Aita Donostia eta Morricone egileen lanak izango dira bertan entzungai, besteak beste.

Martxoaren 24tik 28ra, Donostiako Musika Sakratuaren XXI. Zikloa egingo dute Gros, Loiola, Amara eta Ibaeta azoetako elizetan. Aste Santua gainean dugula, musika sakratua jorratzen duten bost kontzertu antolatu ditu Donostia Kulturak. Bertan garai eta estilo ezberdinetako lanak izango dira entzungai, eta programak doinu klasiko zein herri doinuak uztartuko ditu.

Errepertorioan hainbat mendetako egileak bildu dituzte, XVI. mendeko musikatik gaur egungo doinuetara bidaia egin ahal izateko. Entzungai izango dira, besteak beste, A. Lotti (1667-1740), J. M. Haydn (1737-1806), F. Mendelssohn (1809-1847), Ch. Gounod (1818-1893) eta Aita Donostia (1886-1956) egileen lanak, baina baita D. Andreo, E. Morricone, J. Busto, L.Nickel edo K. Matsushita artista garaikideen doinuak ere.

Jose Ramon Etxeberria konpositore eta piano-jotzaile euskaldunak irekiko du zikloa. Hiru abeslariren eta biolin-jotzaile baten laguntzarekin, pieza klasikoak eta doinu herrikoiak uztartzen dituen kontzertua eskainiko du. Martxoaren 28ra arte Donostian izango dira ere&' || 'nbsp;Camerata Lacunensis kanariarrak, eta Eskifaia, Landarbaso eta Kup gipuzkoarrak. Sarrera doakoa da.

PROGRAMA

Martxoak 24
Jose Ramon Etxeberria + ahotsak (Lab go, Emilio Azkarate, Myriam Martín). Mariaren Bihotza eliza (Gros). Ordua: 19:30ean.

Martxoak 25
Eskifaia abesbatza. San Ignacio eliza (Gros). Ordua: 20:30ean.

Martxoak 26
Camerata Lacunensis. Ntra. Sra. del Rosario eliza (Amara). Ordua: 20:00etan

Martxoak 27
Landarbaso Abesbatza. Loiolako Eliza. Ordua:&' || 'nbsp;20:30ean.

Martxoak 28
KUP Taldea. Espiritu Santuko parrokia (Ibaeta). Ordua: 19:00etan