Itxi

Kursaalen, ostiral honetan

'Aviones' izeneko lan berria aurkeztuko du Donostian Pereza taldeak

Erredakzioa

Kursaaleko Auditorioak Madrilgo musika talde hau hartuko du ostiral arratsalde honetan, hilaren 19an. Sarrerak 10 euro eta 33 euro bitartean daude salgai.

Egungo pop-rock zitalenaren ordezkaria den Pereza musika taldea Donostiako Kursaal Jauregian arituko da ostiral honetan. Auditorioak hartuko du Rubenen eta Leivaren musika banda eta bertan, bere azken lanaren abestiak interpretatuko dituzte.

Aviones izenburuko lanean bere kanta helduenak entzun ditzazkegu, hala nola, Violento amor, Windsor, Lady Madrid eta Andres Calamarorekin batera interpretatutako Amelie bezalakoak. Horiek guztiak, aurreko lanetako beste abestiekin batera, izango ditugu kontzertuan entzungai.

Disko honetan, berriro, musika tresna guztiak jo dituzte Leivak eta Rubenek. Gainera, musika tresna berritzaileak jotzera ausartu dira musikariak, banjoa, ukelelea, melotroia eta mandolina, besteak beste.

Aspalditik Pereza Euskadin ez dugula izan. Izan ere, azkeneko aldia iazko azaroan izan zen, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zirenean, hain zuzen ere.

Kontzertua ostiral honetan, hilaren 19an, arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrerak 10 euro eta 33 euro bitartean daude salgai Kursaal Jauregiko txarteldegietan eta bere webgunearen bidez.