Bira
Kokein Japonian izango dira martxoan eta apirilean
Erredakzioa
Tokyon, Nagoyan eta Aichin arituko dira, besteak beste, Euskal Herrian izan diren Japoniako bi talderekin: Tayuta eta Brahman.
Kokein Eibarko taldea martxoan eta apirilean Japonian izango dira. Sei kontzertu eskainiko dituzte guztira Tokyo, Nagoya eta Aichi bezalako hirietan. Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratu dituzten lau diskoetako abestiak joko dituzte, baina baita abesti berriren bat ere. Euskal Herrian izan diren talde japoniarrekin izango dira taula gainean, Tayuta edo Brahman, kasu.
Japoniako bira txiki hori amaitzen dutenean, Kokeineko kideek lan berria prestatzen jarraituko dute, horrela azaldu dute diskoetxeko arduradunek.
Hauek dira Japonian eskainiko dituzten kontzertuen zerrenda:
2010/03/31 Tokyo-Naruse (+ Tayuta @ Crop)
2010/04/01 Aichi-Nishio (+ Rebel festa party Dj @ Dojin bar)
2010/04/02 Aichi-Toyota (+ Piichu)
2010/04/03 Nagoya-Imaike (+ Thermostad @ Tiny )
2010/04/04 Mie-Tsu (+ Thermostad + Bass 1)
/2010/04/06 Tokyo-Shinjuku (Brahman + Thunderbeat + Caribbean Dandy Dj Set)