Reggae
Bronko Reggae Tour Mexikora iritsi da
Erredakzioa
Bad Sound System, Undergroove selecta eta Revolutionary Brothers & King Konsul Mexico DFn, Guadalajaran, Queretaron, San Cristobal de las Casasen eta Tuxtlan izango dira egunotan.
Mexiko Bronko Reggae Tour beraien herrialdeetako reggae eszenetan erreferentzia diren hiru kolektibok osatzen dute:&' || 'nbsp; Bad Sound System (Euskadi), Undergroove selecta (Katalunia) eta Revolutionary Brothers King Konsul (Euskadi).
"Hiru herrien arteko reggae musikaren harreman bortitzari esker sortzen da, non sustraiak, askatasuna, erreibidinkazioa eta musika borroka bide bezala ulertuta, ardatz nagusiak diren", azaldu dute.
Apirilaren 1etik 12ra izango dira Mexikon eta hiruburuaz gain, Gudalajaran, Queretanon, San Cristobal de las Casasen eta Tuxtlan izango dira.
Jamaikar erritmoz beteriko sesioak eskaintzen dituzte:&' || 'nbsp;ska eta rocksteadytik dub eta junglera egiten dute salto, dancehall, hip hop, new roots edo ragga estiloetara. "Errealitate mezuak" botatzen dituzte MCek. Euskal Herriko eta Kataluniako sound system mugimenduetako erreferente musikal eta kulturalak izan dira azken zortzi urteotan.
Artista horiek eskaintzen duten zuzenekoak sendoak dira eta energia positiboz beterikoak.