Itxi

Erromerien ikonoa

Xabier Saldiasek erretiroa hartuko du urrian

Euskadi Irratia

Egan taldeko kantari eta liderrak herriz herri profesionalki abesteari utziko dio aurtengo urrian.

4.600 kontzertu eman ditu Saldiasek

Xabier Saldias (Azpeitia, 1951) Egan taldeko kantari eta arima agertokietatik jaitsiko da behin betiko aurtengo urrian, 46 urteko ibilbide oparoan, plazarik plaza, 4.600 bat emanaldi eskaini eta gero.

Saldiasek Maria Agirre Euskadi Irratiko kazetariari elkarrizketa batean esan dionez, ez du bere burua ikusten "65 urteko agurea naizela rocka egiten". Gainera, nekatu egin da bidean: ez horrenbeste agertoki gainean, ezpada kamioia batetik bestera eraman, dena muntatu eta prest uzten...

Orain, "kimu berriei" tokia egingo die Saldiasek. "Aurrerantzean, nik behintzat ez diet lanik kenduko gazteei", esan du.

Urritik aurrera, beraz, Xabier Saldiasek ez dio, seguru asko, kantatzeari utziko, baina lagun artean izan beharko du, "sagardotegian edo soziedadean"; maila profesionalean herriz herri bere ahotsaz bazterrak alaitzeari utziko dio, baina.

iko dio, baina.

Audioak (1)