Itxi

Jaialdia

Henry Gray pianistak jasoko du Blues Hondarribia saria

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

Gipuzkoar udalerriko jaialdiak estatubatuar musikari mitikoari emango dio ohorezko txapela.

Herb Roe [<a href='http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0' target='_blank' title='CC BY-SA 3.0'>CC BY-SA 3.0</a> or <a href='http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html' target='_blank' title='GFDL'>GFDL</a>, via Wikimedia Commons

Blues Hondarribia elkarteak, udalerri horretako blues jaialdia antolatzen duen taldeak, Henry Gray pianista ohoratuko du aurten, bizitza osoa bluesari eman diola aitortzeko.

Gray (Louisiana, 1925) bluesaren mito bizietako bat da, eta, urte askoan, hamarka izar lagundu ditu bere pianoaren doinuak, hala nola Muddy Waters, Howlin’ Wolf, Billy Boy Arnold eta Rolling Stones.

Hondarribia Blues Festival jaialdian jasoko du Grayk txapela, uztailaren 14 eta 17 artean.

Aurreko urteetan, hauek irabazi dute sari hori, besteak beste: Bob Stroger, Taj Mahal, Eric Brudon, Johnny Winter, John Mayall…