Jazz
Charlie Haden kontrabaxu-jotzailea Bilbon arituko da larunbatean
Erredakzioa
Bilboko Campos Eliseos Antzokian zuzenean joko du. Eszenatokiaren gainean bere betiko hiru musikariekin batera ikusiko dugu. Kontzertu berezi honetarako sarrerak sei eurotan daude salgai.
Jazz musika estiloaren klasikoa izango dugu larunbat honetan Bilbon. Charlie Haden kontrabaxu-jotzailea Campos Eliseos Antzokian arituko da zuzenean hilaren 3an, Bilboko Udalak ezagutzera eman duenaren arabera.
Hadenekin batera, Charlie Haden Quartet West taldea osatzen duten beste hiru musikariak ikusiko ditugu: Herime Watts saxofoi-jolea, Alan Broadbent pianojolea eta Rodney Green bateria-jolea. Taldeak bere 23. urteurrena ospatu du aurten.
Kontzertuaren antolatzaileen aburuz, Hadeni egotzi diote "jazzaren modernitatearen hasiera". Emanaldi berezi honetan be bop estiloaren hasikeraren pieza batzuk interpretatuko dituzte, Charlie Parker, Bud Powell ala Lennie Tristanorenak, alegia.
Produktore, musikagile eta irakasle bezala aritu da Haden. Beste batzuren artean, hiru Grammy sariak lortu ditu jazz musikariak. Arratsaldeko 20:00etan emango diote hasiera musika ikuskizunari. Sarrerak sei eurotan salgai daude.