Datorren ostiralean
Ismael Serrano kantautorea Euskalduna Jauregian arituko da zuzenean
Erredakzioa
Bilboko Euskalduna Jauregian izango da madrildarra, 'Acuerdate de vivir' izeneko bere azken musika lana aurkezteko. Sarrerak salgai daude 30 eta 36 euro bitartean.
Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorium aretoak Ismael Serrano kantautorearen kontzertua hartuko du datorren ostiralean, apirilaren 9an. Serrano Acuérdate de vivir izeneko bere azken diskoa euskal entzuleria aurkeztera dator.
Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 30 eta 36 euroren bitartean jarri dituzte salgai.
Acuérdate de vivir izenburupean bildu ditu Serranok azken urtean landutako abestiak. Aurreko asteetan publikoaren esku izan da lana honen aurrerapena, bere webgunean eta baita Facebook eta Twitter bezalako sare sozialetan ere abeslariak berak eskegi duelako.
Bilbotik igaro ondoren, apirilaren 16an Arrasateko (Gipuzkoa) Amaya Antzokian ere arituko da Ismael Serrano. Bertan, Saharan Giza Eskubideen aldeko kontzertua eskainiko du. Saharako herrialdeko lagunak diren Nubi eta Iesbaa elkarteek antolatuta, bildutako diru guztia Saharako errefuxiatu guneentzat izango da.
Egun bat beranduago, apirilaren 17an, Donostiako Kursaal Jauregian izango da madrildarra. Uztaila arte emanaldiak eskainiko ditu zenbait espainiar herrialdeetan eta ondoren, Argentinara mugituko da, hor bertan kokatzen baita latinoamerikako bere zaleen mutzorik handiena. Bertan, hiri nagusietan arituko da bandarekin.