Bilbon sarrerak agortuta
Cecilia Bartoli mezzo-sopranoa Bilbon, 'Sacrificium' aurkezteko
Erredakzioa
Azken lanaren birarekin dator italiarra Bizkaiko hiriburura. Gaur,larunbata Bilbon izango da, eta, ondoren, Iruñean eta Gasteizen.
Cecilia Bartoli mezzo-sopranoa Bilbon izango da gaur, larunbata, Sacrificium bere azken lanaren aurkezpen birari ekiteko. Arriaga Antzokian izango da italiarra, Ada Pesch lehen biolinaren zuzendaritzapean arituko den La Scintilla orkestra lagun duela. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Azken bi hamarkadotan musika klasikoak eman duen artista nagusienetako bat da Cecilia Bartoli, eta Herbert von Karajan, Daniel Barenboim eta Nikolaus Harnoncourt zuzendariekin egin izan du lan. 6 miloi disko baino gehiago saldu ditu, eta nazioarteko pop zerrendetan 200 aste baino gehiago egin ditu. Salmenta postuetan gore-gorenean dago artista klasikoa.Lau Grammy, zazpi Echo, Bambi sari bat, bi Classical Brit Awards eta Victoire de la Musique saria lortu ditu.
Gaur, Bilbon eskainiko duen kontzerturako sarrerak jada agortuta daude. Prezioak bost hauen artean zeuden: 70, 56, 45, 36 eta 10 eurotakoak ziren
Bira, baita, beste hiri batzuetan ere, ostegunean Donostian izan ondoren, Bartolik Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko du emanaldia apirilaren 10ean, gaur bertan alegia,. Haendel, Hasse edo Porpora egileen lanak landuko ditu, pieza barrokoez osatutako programa batean. Oraingoan ere La Scintilla orkestra izango du lagun. Hurrengo astean beste euskal hiriburuetan ere arituko da italiarra: apirilaren 19an Iruñean eta hilaren 20an Gasteizen.