Itxi

Musika eta artea

Michael Mayer, Art After Darken sesio berri batean

Erredakzioa

Alemaniako eszena technoko DJ garrantzitsuenetarikoa Bilboko Guggenheim museoan izango da ostiralean.

Michael Mayer Alemaniako dantzarako musika eszenaren izen garrantzitsuenetarikoa da eta ostiralean, 22:00etatik aurrera, Bilboko Guggenheim museoan izango da, Art After Darken sesio berri batean. Koloniako musikaria jolasaren maisua eta bokazioz irakaslea da, bere hiriko soinuaren adierazlerik onena:&' || 'nbsp;poparen leuntasunaz bustitako teknoa, tinber askotarikoa, dotorea eta soila egiten du. Miss Kittin edo Depeche Mode artista ezagunen abestiak ere nahastu ditu.

DJV&' || 'nbsp;Sound Bizkaiko hiriburuko DJ&' || 'nbsp;aktiboenetarikoa da. Erakusketak nazioarteko DJ&' || 'nbsp;onenen musika entzuten duzun bitartean bisitatzeko aukera ematen dizu.

Demodek show honetarako bost sarrera bikoitz zozkatzen ditu.&' || 'nbsp; 12/18 euro bitarteko salneurria dute sarrerek eta txarteldegietan eta Guggenheim museoko webgunean eskuratu daitezke.

Albisteak (1)