Itxi

Takilak itxita

AC/DC Bilbo: Azken 3.000 sarrerak, gaur salgai

Erredakzioa

Salmenta toki ofizial guztietan izango dira erosgai, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik. Eguerdian hasiko da salmenta.

AC/DCk Bilbon, ekainaren 28an, eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortzeko zorian daude. Ostegunean, apirilaren 22an, 37.000 sarrera saldu dituzte lau ordutan. San&' || 'nbsp;Mamesen salgai jarri diren 15.000 sarrerak eguerdiko ordu batak pasata agortu dira, eta Interneteko salmentan arazoak egon dira. Arazo horien ondorioz 3.000 sarrera geratu dira saltzeke.

Geratzen diren 3.000 ale horiek gaur, ostirala, jarriko dituzte salgai, eguerditik aurrera. Osteguneko salmenta toki guztietan egongo da sarrerak erosteko aukera, San Mames futbol zelaiko leihatiletan izan ezik. Beraz, Ticketmasterren (ticketmaster.es, 902 15 00 25, FANC dendak, Carrefour, Amaia Bidaiak, Halcon Bidaietako Bulegoak eta Power Records, Bilbon), El Corte Inglesen (El Corte Ingles dendak, elcorteingles.es, 902 400 222) eta livenation.es atarian eskuratu ahal izango dira.

Talde australiarrak San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak 65 eurotan saldu dituzte (+ banaketa gastuak, hau da, 72,5 euro).


Albisteak (8)

Bideoak (4)