Itxi

Kontzertua

Heldu da Bruce Springsteenen eguna

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

Newjerseytar musikaria 21:00etan agertuko da Anoetako oholtzaren gainean. Sarrerak salgai daude oraindik, eta ateak 18:00etan irekiko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal publikoak Bruce Springsteenekin hitzordua du gaur, bosgarrenez. New Jerseyko musikariak kontzertua emango du gaur Anoetan, “The River Tour” biraren barruan. 1980ko diskoa izango da, beraz, protagonista kantu zerrendan, baina, aurreikuspenen arabera, gaurko kontzertuan ez du osorik joko.

AEBn hala egin bazuen ere –“The River” hasi eta buka jo zuen bertako kontzertuetan–, Europako kontzertuetan, batek daki zergatik, disko horretako kantuak eta bere ibilbide osoko kantuak tartekatuko ditu, Bartzelonan joan den ostegunean bira abiatzeko eman zuen emanaldian erakutsi zuenez; Kataluniako hiriburuan, hiru ordu eta erdiz jo zuen.

“Twist and shout”ek itxi zuen kontzertua Camp Noun, “Bandlands”, “No surrender”, “The ties that blind”,  “Out in the street”, “The river”, “Atlantic City”, “The rising”, “Born in the USA”, “Dancin in the dark” eta beste hamaika klasikoren ostean. Prince ere hartu zuen gogoan Springsteenek, “Purple rain” joz.

Joateko gogoa duenak, badu oraindik sarrerak erosteko modua, txartel batzuk gelditzen baitira salgai, 86 eta 88 euroan. Hori bai, gehienez, sei sarrera eros ditzake erosle bakoitzak.

Estadioko ateak 18:00etan irekiko dituzte, eta antolatzaileek garaiz iristea aholkatu diete bertaratuko direnei; izan ere, segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dituzte sarbideetan.

Bestalde, Lurraldebus, DBUS eta Euskotren konpainiek autobusen zerbitzu publikoa indartuko dute gauean, The Boss-en kontzerturako, eta, Anoeta inguruan auto pilaketak ekiditeko, aparkaleku bereziak izango dira Miramongo parke teknologikoaren inguruan. Aparkaleku hauetatik Anoetara iristeko, DBUSek autobus linea berezi bat jarriko du.

ko du. ko du.

Albisteak (3)

Bideoak (3)

Galeriak (1)