Leku aldaketa
David Bisbalen Donostiako kontzertua Kursaalen izango da
Erredakzioa
Belodromorako iragarri bazuten ere, azkenean Kursaalen izango da, ekainaren 4an. Hurrengo egunean BECen arituko da abeslaria, eta bertan ospatuko du bere 31.urtebetetzea.
David Bisbalek gurean ospatuko du bere 31.urtebetetzea. Joan den azaroan Bilbon izan genuen Almeriako abeslaria, eta, arrakasta ikusita, bi data berri iragarri zituzten orduan: ekainaren 4an Donostian eta 5ean BECen.&' || 'nbsp;Barakaldora hurbiltzen diren zaleekin ospatuko du&' || 'nbsp;Bisbalek bere 31.urtebetetzea.
Salgai jarraitzen dute kontzertuetarako sarrerak: Kutxa eta Ticketmaster sareetan Donostiako emanaldirako; eta BBK eta Ticketmaster sareetan, berriz, Bisbal Barakaldon ikusteko. Hala ere, azken orduko leku aldaketa iragarri dute Gipuzkoako hiriburuan: Belodromoan arituko zela esan bazuten ere, azkenean Kursaalen izango da emanaldia, Get In promotorak gaur jakitera eman duenez.&' || 'nbsp; Antolakuntzak gaineratu du dagoeneko sarrera erosita duten zaleek besaulki-patioan izango dutela lekua gordeta.
Sin mirar atrás Almeriako artistaren ibilbideko laugarren diskoa da. Soinu modernoa eta indar handiko kantuak bildu ditu kantari andaluzak lan berrian. Madrilen, Miamin, Los Angelesen, Mexikon, Sao Paulon, Suedian eta Londresen egin ditu grabazioak Armando Ávila ekoizlearekin (La Quinta Estación taldearekin eta Luis Fonsirekin lan egiten duena). Gainera, zenbait musikari eta ekoizle handiren ukitua ere badaukate artistaren kantu berriek: Sebastian Krys, Jacobo Calderón, Rafa Vergara eta Rayito. Eta nabarmentzekoa da Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin ere grabatu duela abesti bat.
Baina kolaborazio berezietan garrantzitsuena, une honetan Britainia Handian den emakumezko artista gazte interesgarrienarekin batera egindakoa da: Pixie Lotten ahotsa entzungo dugu Bisbalenarekin batera kantu batean.