Itxi

Ostiralean, apirilaren 30ean

Musikari gazteentzako aukera berria, EOSen 'laborategian'

Erredakzioa

EGOn aritzen diren lau musikari ez profesionalek kontzertua eskainiko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Proiekzio handia ez duten gazteei aukera berri bat eskaini nahi diete.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren historian lehen aldiz, lau musikari ez profesional bakarlari gisa arituko dira orkestraren emanaldi batean. ''''Musikaren laborategia'''' ekimena jarri dute martxan, oraindik proiekzio handia ez duten musikari gazteei aukera berri bat eskaintzeko. Kasu honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestran aritzen diren&' || 'nbsp;lau musikari&' || 'nbsp; izan dira aukeratutakoak: Xabier Calzada Ordeñana (flauta), 24 urtekoa; Ander Perrino Cabello (ckontrabaxua), 23 urtekoa; Patricia Lapresta Calvo (fagota), 20 urtekoa; eta Sandra Stanculescu (bibolina), 18 urtekoa. Ostiralean, apirilak 30, dute hitzordua, ESOren Donostiako egoitzan. Jacques Ibert, Nino Rota, Villa-Lobos eta Sibelius egileen lanak joko dituzte.

OSEren arduradunek jakitera eman dutenez, ekimena ez da ezer ezetik sortu, beste orkestra batzuetan ere ateak irekitzen baitizkiete musika gazteei. Hala ere, aitortu dute ekimenak ''''arrisku'''' puntu bate ere baduela. Sarien edo izen handiko lehiaketen laguntzarik gabe heltzen diren musikariak babesteko modua da hau, OSEko arduradunentzat. Baina, orkestrako bertako profesionalentzat ere esperientzia onuragarria da, horrelako ekimenekin askotan ahaztu egiten diren hasierako garaiak gogora ekartzen baitituzte.

Iñigo Alberdi, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendariak jakitera eman duenez, asmoa ekimena urtean behin egitea da, eta urte bakoitzean esparru ezberdin bat lantzea: konpositore gazteak urte batean, zuzendari gazteak hirrengo urtean...



Bideoak (1)