Denboraldi berria
'Soinua mugimenduan', EOSen berriena
Erredakzioa
Bilbon hasiko da denboraldi berria eta 2011ko ekainaren 17an amaituko da Bizkaiko hiriburuan. Joana Carneiro, Oleg Caetani edo Howarth Griffiths bezalako zuzendari ezagunak arituko dira.
Soinua mugimenduan lelo hori jarri diote Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2010-2011 denboraldi berriari. Irailaren 23an hasi eta 2011ko ekainaren 17an amaituko da.&' || 'nbsp;Blanca Urgell Kultura sailburua izan da datorren sasoiaren aurkezpen aurreratu honetan. Andres Orozco-Estrada zuzendari titularrak zuzenduko du bigarren denboraldi hau.
Denboraldiak 55 kontzertu izango ditu hiriburu bakoitzean eta zuzendari gonbidatu eta bakarlarien artean izen aipagarri ugari dago: Vadim Repin, Arcadi Volodos,&' || 'nbsp;Joana Carneiro, Oleg Caetani, Howarth Griffiths edo Brandford Marsalis arituko dira orkestrarekin. Dusseldorfera eta Extremadurara bidaiatuko dira eta horretaz gain, Klasik-At ziklo berria sortu dute, "musika klasikotik at" mugitzeko. Ziklo berri horretako zita batean, adibidez, Jorge Drexler izango dute lagun eta beste batean jazz latinoaren erregea, Michel Camilo.
&' || 'nbsp;Bilbon hasiko da denboraldi berria eta 2011ko ekainaren 17an amaituko da Bizkaiko hiriburuan. Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean egiten duten bigarren denboraldia izango da eta taldearen eboluzio "interesgarria" goraipatu du. "Musikari bakoitzak gero eta arima, indar eta identifikazio gehiago erakusten du eta horregatik ari da musikaren giza-alderdia handitzen", azaldu du. EAEko hiru hiriburuetan, eta Iruñean, 11 kontzertu eskainiko dituzte denboraldi berri honetan.