Uztailak 1, 2 eta 3
EHZ jaialdiak kartel osoa aurkeztu du
eitb.eus
Lekornen egingo den jaialdiak egunez eguneko programazioa iragarri eta artista batzuk gehitu ditu: La Yegros, 2zio, Kaviar Special, Kukai eta Bilaka dantza taldeak…
EHZ Festibalak aurten uztailaren 1, 2 eta 3an eskainiko dituen jarduera guztiak aurkeztu ditu gaur, kazetarien aurrean. Gainera, egunez eguneko kartela ere iragarri dute.
Ostiralean, Crystal Fighters, Belako, Kaviar Special rennestarrak eta 2zio igoko dira, besteak beste, agertokira; larunbatean, bestalde, Nneka nigeriar artista, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Kadavar, El Txef-A, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Willis Drummondek aurten emango dituen kontzertu apurretako bat ikusteko parada egongo da; eta igandean La Yegros argentinar musikariak, Gozategik, The Rumjacksek eta beste artista askok alaituko dituzte bazterrak.
Halaber, gaurko iragarpenen artean, “Sukaldetik plazara” dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua, eta Kukai eta Bilaka dantza taldeen saioak ere badaude. Gainera, musikaz gain, ohi bezala, arte eszenikoak (King Size, Ama-2, “Zer duzu, Amy?”…), eztabaida eta hitzaldiak (Kurdistango emakumeak...), ikastaroak (autodefentsa, okupazioa, erresistentzia, serigrafia…).
Lekorneko jaialdiko bonuak 51 euroan eros daitezke, ostiraleko eta larunbateko txartelak 26 euroan daude salgai eta igandeko sarrera, berriz, 11 euroan dago.