Itxi

Kontzertua

AC/DC Bilbo: Sarrera guztiak ofizialki agortuta

Erredakzioa

Apirilaran 22an 37.000 ale saldu zituzten 4 ordutan, eta geratzen ziren 3.000 sarrerak hurrengo egunean jarri zituzten salgai. Atzo heldu zen 'sold out' definitiboa.

AC/DCk Bilbon, ekainaren 28an, eskainiko duen kontzerturako sarrerak ofizialki agortuta daude. LastTour Internacionalek ohar batean jakitera eman duenez, maiatzaren 4an agortu dira sarrera guztiak, ''''taldearen fan kluberako zuzenduta zeudenak saldu direnean''''. AC/DCren web gune ofizialetik bideratu da azken salmenta hau.

Sarreren salmenta apirilaren 22an hasi zen, goizeko 09:00etan, eta 37.000 sarrera saldu zituzte 4 ordutan. San&' || 'nbsp;Mamesen salgai jarri ziren 15.000 sarrerak eguerdiko ordu batak pasata agortu ziren. Interneteko salmentan arazoak egon ziren, eta arazo horien ondorioz 3.000 sarrera geratu ziren saltzeke. Hurrengo egunean, apirilaren 23an, ekin zioten 3.000 sarrera horien salmentari.

AC/DC taldearen Europako bira datorren ostiralean hasiko da, hilak 14. 19 emanaldiren ondoren, San Mamesen bukatuko dute, ekainaren 28an. Bira honetan, San Mameseko kontzertua da sarrera guztiak agortu dituen hitzorduetako bat.

Albisteak (10)

Bideoak (4)