Kontzertua Madrilen
Luis de Pablori omenaldia egingo dio Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
Erredakzioa
Bilboko konpositorearen 80. urtebetetzea ospatu nahi dute. Orkestraren ibilbidean eragin handia izan dute De Pabloren lanek.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak omenaldia egingo dio gaur Luis de Pablo Bilboko konpositoreari, Madrilgo Auditorio Nazionalean. SGAEk, Autor Fundazioak eta Auditorio Nazionalak antolatu dute emanaldia, eta Luis de Pabloren 80.urtebetetzea ospatzeko egingo dute kontzertua, Jose Ramon Enciarren gidaritzapean. Asier Polo biolin-jotzailea ere izango da bertan, eta De Pabloren Frondoso misterio interpretatuko du. Cécile Daroux flautistak, aldiz, Figura en el mar joko du.
28 urteko historian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lotura estua izan du Luis de Pabloren lanekin. 1983an, orkestraren sorrera garaietan, Elephant ivres III lana eskaini zuen taldeak abonu denboraldian. Jarraian bilbotarren beste lan batzuk ere izan ziren entzungai. Orkestraren 25.urteurrenean, 2007an, enkargu berezia egin zion taldeak De Pablori, eta Danzas secretas para arpa y orquesta pieza izan zen emaitza.