Itxi

Kontzertua Arriagan

Raphael, 50 urte taula gainean

Erredakzioa

Kontzertu bat eskainiko du gaur Bilboko Arriaga Antzokian (22:00etan) eta sarrerak agortuta daude.

Raphael abeslariak 50 urte bete ditu eszenatoki gainean eta Bilboko Arriagan Antzokian izango da gaur hori ospatzeko. Bere ibilbide osoko abestiak errepasatuko ditu eta sarrerak agortuta daude. 20:00etan hasiko da emanaldia, Bilboko antzokiak agiriak azaldu duenez.

Raphaelek 50 urte bete ditu aurten musikaren munduan. 2008an kaleratu zuen diskoak aurreratu zuen, Raphael:&' || 'nbsp;50 años después. Joan Manuel Serrat, Ana Torroja, Enrique Bunbury edo Jose Luis Perales izan zituen alboan, 20 abestitan.

50 urtetako ibilbidea ospatzeko, bira bati ekin dio artistak.&' || 'nbsp;

50 lan argitaratu ditu artista espainiarrak, gaztelaniaz, italieraz, frantzesez, alemanieraz, ingelesez eta japonieraz. Gainera, 326 urrezko disko eskuratu ditu, 49 platinozko eta uraniozko bat, 50 milioi ale saltzera heldu zenean.