Hiru kontzertu
Kalakanen hotsak, Sarako leizeetan
N.V. | eitb.eus
Hirukoteak hiru kontzertu eskainiko ditu abuztuaren 9, 10 eta 11n Lapurdi Garaiko herriko haitzuloetan, gonbidatu bereziek lagunduta.
Hiru gau, hiru emanaldi… baina hiru musikari baino gehiago egongo dira oholtza gainean Kalakan taldeak gaur, abuztuak 9, bihar eta etzi Sarako leizeetan emango dituen kontzertuetan.
Gauero bederatzi eta erdietan hasiko diren emanaldietan, lagun ezberdinek inguratuta joko du Thierryk, Xanek eta Jamixelek osatzen duten taldeak.
Lehenengo emanaldian, asteartearekin, Maddi Oihenart kantariaren ahots gardena izango dute gonbidatu, baita Xendarineko Ahizpak, Alaine eta Karine Etxeberri, ere.
Bigarren gauean, asteazkenean, Il Incontro Francesca Romana di Nicola harpistaren eta Itziar Lujambio oboe-jotzailearen taldearen musikak lagunduko ditu Kalakan hirukotearen doinuak.
Ostegunean, azkenik, Dobet Nahore Frantziak bizi den bolikostar abeslaria arituko da Sarako leizeetan, Kalakanekin.
Zazpi eta erdietan zabalduko dituzte ateak, eta hiru kontzertuetarako sarrerak daude oraindik salgai, 17,6 euroan.