Itxi

Denboraldi kulturala

Jazza, musikalak eta antzerkia Iruñeko Baluartean udan ikusgai

Redacción

Marlango, 'Chicago' musikala eta 'Sexos' antzezlana, besteak beste, taularatuko dituzteNafarroako Jauregian uda bitartean.

Musikaz eta antzerkiaz blai datorkigu Baluarte Jauregiko udako denboraldia. Estreinaldia Marlango musika taldearen eskutik etorriko zaigu. Leonor Waitlin buru den taldeak abuztuaren 12an izango da Iruñan, Life in the Treehouse izeneko lana aurkezteko.

Abuztuaren amaieran, 26an eta 27an, Pastora Vega eta Juan Ribo aktoreen antzezlana hartuko du Baluartek. Una relación pornográfica izenburupean, Manuel Gonzalez Gil argentinarrak zuzendu du maitasunari eta oroimenari buruzko obra hau. Antzerkiarekin hurrengo hitzordua irailaren 4an izango da, Eric-Emmanuel Schmitten El señor Ibrahim y las flores del Corán obra. Juan Margallo eskarmentu handiko aktoreak eta Ricardo Gomez gazteak taularatuko dute antzezlana. Ricardo Gomez ezaguna egin da Cuentame telesaioan Carlitosen pertsonaiari esker.

Irailaren 11an Pepon Nieto, Anabel Alonso, Adriana Ozores, Federico Celada eta Neus Sanz aktorek izango dira Iruñan, Sexos izenburuko obra antzezteko. Bikotekideen artean sexuaren garrantziaz mintzatuko da antzezlana.

Baluarteren udako denboraldiari amaiera emango dio Chicago musikalak. Carlos Lozano du protagonista nagusi eta, guztira, 14 emanaldi eskainiko dituzte. Hogeiko hamarkadan girotuta, hilketak, ustelkeria eta adulterioa ditu hizpide obra honek.