Jaialdia
The Chemical Brothers, BIME Live jaialdian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, BECen, eta, besteak beste, PJ Harvey eta Suede ere izango dira bertan.
The Chemical Brothers bikote britainiarra Barakaldoko BIME Live jaialdian izango da, antolatzaileek iragarri dutenez.
Jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, BECen, eta, besteak beste, PJ Harvey eta Suede ere izango dira bertan.
The Chemical Brothers ohikoak dira nazioarteko jaialdi nagusietan, eta bere abesti ezagunenak ekarriko ditu Euskal Herrira; 'Hey girl, hey boy' eta 'Galvanize', esaterako. Gainera, Born The Echoes azken diskoa ere aurkeztuko dute.