Kontzertua bertan behera
John Mayer ez da Rock in Rion egongo ostiralean
Erredakzioa
Gaixotasun baten ondorioz, bertan behera geratu da estatubatuarraren bira. Macaco arituko da bere lekuan.
John Mayer musikari estatubatuarrak bertan behera utzi du Europan egin behar zuen bira, gaixotasun batengatik. Beraz, ostiral honetan ez da Madrilgo Rock In Rio jaialdian izango.
Jaialdiko antolakuntzak jakitera eman duenez, Macaco arituko da Mayerren ordezko gisa.