Larunbat honetan
Ojos de Brujo zuzenean arituko da Gasteizeko Principal Antzokian
Erredakzioa
'Aocaná' lana aurkeztuko du euskal entzuleriaren aurrean. Larunbat honetan Gasteizko Principal Antzokian arratsaldeko 20:30ean izango da hitzordua. Sarrerak salgai daude 6 eta 18 euro bitartean.
Euskadin izango da asteburu honetan Ojos de Brujo taldea Gasteizen kontzertu bat eskaintzeko asmoz. Emanaldia Principal Antzokian izango da, larunbat honetan, hilaren 5ean, arratsaldeko 20:30ean. Flamenko, hip hop, reggae eta rocka, besteak beste, uztartzen dituen musika taldea dugu Ojos de Brujo.
Arratsaldeko saioan bere azken musika lanaren abestiak interpretatuko ditu. Aocaná izenburukoa, 2009ko martxoan kaleratu zuten. Kontzerturako sarrerak salgai daude 6eta 18 euro bitartean Principal Antzokiko txarteldegian eta General Ticketsen. Arabako hiriburutik igaro ondoren, nazioarteko hainbat jaialdietan hartuko du parte taldeak. Igandean, ekainaren 6an, Neuchatelen (Suitzan) izango da eta datorren ekainaren 12an Atenaseko Cosmos Jaialdian.
El Rabal eta La Ribera auzoetan jaio zen taldea. Marina, Ramon, Xavi, Panko, Max, Paco, Javi eta Carlos dira Ojo de Brujoren kideak. Gogo musikal desberdineko musikariak dira eta bereizgarri bereziko abestiak sortzen dituzte. Dagoeneko lau disko publikatu dituzte eta 2007. urtean flamenkoko Disko Onenaren Grammy latindar saria eskuratu zuten.