Campos Eliseos Antzokian
Euskal Emakume Musikagileen doinuak, BOSen eskutik
Erredakzioa
Ekainaren 25ean egingo dute kontzertua. Maite Idirin eta Naroa Intxausti sopranoak eta Marife Nogales mezzosopranoa izango dira bertan.
Datorren ekainaren 25ean Euskal Emakume Musikagileak izeneko errezitaldia hartuko du Bilboko Campos Eliseos Antzokiak. Bertan Julie Adrienne Karrikaburu, Emiliana Zubeldia, Emma Chacon, Maria Luisa Ozaita, Maite Idirin edo Zuriñe Guerenabarrena euskal emakume musikagileen piezak izango dira entzungai.
Bilboko Orkestra Sinfonikoak jarriko du musika, eta ahotsetan Maite Idirin eta Naroa Intxausti sopranoak eta Marife Nogales mezzosopranoa izango ditugu.
''''Kantu herrikoiak eta entzuteko errazak'''' izango dira programan. Kontzertua grabatu egingo dute, emanaldi horrekin CD berezia kaleratzeko. Guztira 2.000 ale jarriko dira salgai.
Kontzerturako sarreren prezioa 12 eta 15 euro bitartekoa da, eta Campos Eliseos Antzokiko leihatilan eta BBKko Teleka kutxazainetan eros daitezke.