Murrizketak
Ibaetan izango da Musikeneren egoitza berria
Erredakzioa
Bi solairu galdu ditu hasierako planarekin alderatuz eta pentsatu zena baino 20 milioi euro gutxiagoko aurrekontua izango du.
Musikenek egoitza propioa izango du 2013an EHUko Donostiako kanpusean, baina aurreikusita zeukaten 45 milioi euroko aurrekontuari, 20 miliioi euro kendu behar izan dizkiote eta, gainera, bi solairu galduko ditu. Guztia "funtzionaltasuna galdu gabe".
Euskal Herriko Goi-Mailako Musika ikastegiaren proiektu definitiboa aurkeztu dute gaur Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, Odon Elorza Donostiako alkateak eta Carmen Rodriguez Suso egoitzako koordinatzaileak.
Eraikina "argaldu" egin da Elorzaren hitzetan eta "liraindu" sailburuaren ustez. Solairu bat eta soto bat gutxiago izango du, hasiera batean estudios GAZ&' || 'nbsp;etxeak egindako egitasmoarekin alderatuz. Izan ere, inbertsioa garai berrietara egokitu dute. Celaak azaldu duenez, gaur egun "eginezina" litzateke aurretik planteatuta zegoen bezala.
Sei pisutako altitudea izan beharrean, bostekoa izango du eta ingurunearekin "adeitsuago" aurkezten da orain, baina erabilgarritasuna galdu gabe, hasiera batean tokirik ez zuten igarobideak baitaude orain. 12.137 metro karratuko zabalera izango du Musikenek Celaaren esanetan:&' || 'nbsp;67 gela, entseguak egiteko 39 kabina, liburutegia, mediateka eta irakaslegoarentzat espazioak. Solairu bat aparkalekuentzat izan da.
Alkateak Musikene Tabakaleran kokatzea "berandu" etorri dela azaldu du sailburuak, Ibaetako espaziorako proiektua martxan zegoela. Elorzak, bere aldetik, "berandu" planteatu zuela adierazi du eta "ahalegin serio eta benetazkoa" eskertu du, kalitatea bermatuz, "inbertsioa garai berrietara egokitzen".