Itxi

Larunbat honetan

Bettye La Vette soul abeslaria, Getxoko Blues Jaialdian

Erredakzioa

'Interpretations of the British Rock Songbook' izenburuko bere azken lanaren abestiak interpretatuko ditu. Blues de Luxe bizkaitarrek Jam Session bat eskainiko dute.

Bettye La Vette soul abeslari ezagunenetarikoa Algortako Biotz Alai plazaren eszenatokian zuzenean arituko da larunbta honetan, ekainaren 19an, Getxoko Blues Jaialdiaren XXII. edizioaren barnean. Bere azken diskoaren abestiak interpretatuko ditu iparramerikarrak.

Interpretations of the British Rock Songbook izenburukoa, britaniar rock taldeen abestiak bertsionatu egin ditu. Besteak beste, The Beatles, The Rolling Stones, The Who, Eric Clapton, Led Zeppelin eta Pink Floyd taldeen kantak izango ditugu entzungai. 2008. urtean Grammy sarietan hautagia izan zen La Vette (The Scene of Crime lanagatik). 2004ean eta 2008an Blues Music Award sarietan irabazle izan zen.

Larunbateko saioen amaiera Blues de Luxe taldearen eskutik etorriko zaigu. Talde bizkaitarrak Jam Session emanaldi bat eskainiko du Algortako The Piper´s Irish Club tabernan. 2003. urtean sortuta, B.B. King, Jimmy Hendrix eta Ella Fitzgerald musikarien eragina du taldeak. Izan ere, rhythmblues, jazz, funk eta erritmo latinoak uztartzen ditu.

Igande honetan, azken eguna

Jaialdiaren azken txanpa igande honetan, ekainaren 20an, izango da. Aurten, lehen aldiz, Algortako Biotz Alai plazak hartuko ditu saio guztiak. Sarrerak emanaldi bakoitzeko 5 eurotan salgai daude. Algortako The Piper´s tabernan izango den Jam Session emanaldirako sarrera doakoa izango da.

Music Maker Foundation proiektuak itxiko du jaialdia. ''''Bluesaren ohitura eta benetakotasuna'''' berreskuratzea du helburu, eskarmentu handiko bluesmenen eskutik. Dr. Burt, Pat Cohen, Eddie Tigner, Beverly Watkins, Tommy Brown eta Lil'' Joe bezalako izan ezagunak bilduko dira Getxon.

Albisteak (2)