Itxi

Topaketa

Kultura eskoziarra eta flamenkoa, Kulturaireko gonbidatuak

Agentziak | Erredakzioa

Euskal kultura garaikidea eta beste kultura batzuetako kultura adierazpen berritzaileak harremanetan jarri nahi ditu Herri Kultura Garaikideen I. Topaketak.

Jagoba Santosek larunbatean joko du Kulturairen

Kulturaire Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Herri Kultura Garaikideen I. Topaketa ostegun honetatik larunbatera egingo da, azaroaren 10etik 12ra, Bilboko Campos Eliseos antzokian eta Azkuna Zentroan.

Herrian sustraitutako euskal kultura garaikidea eta adierazpen garaikideetan bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea da topaketaren xedea, eta horrela, gertuko herri kulturak eta mundu mailako beste herri kultura berritzaile batzuk ezagutarazi nahi dituzte. Lehen edizioan, kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

Kulturaireko ekitaldietako batzuk kultura arlo profesionalentzat izango dira, eta ikuskizunak, ordea, denontzat.

Horrela, Kulturairek “jardueraz betetako programa” aurkeztu du, antolatzaileen esanetan. Besteak beste, Donald Shaw Celtic Connections jaialdiko zuzendaria, Greg Lawson Albatross Song taldeko kidea, Faustino Núñez flamenkologoa, Jagoba Santos 'Yago' gitarrista, Guiomar Fernandez Troncoso Historia lizentziatu eta flamenkoan aditua eta Asunción Pérez 'Choni' flamenko dantzari eta koreografoa bertaratuko dira

Ikuskizunei dagokienez, Albatross song taldeak ostegunean, hilak 10, joko du (Campos Eliseos antzokia), Choni Cia. Flamencak ostiralean, azaroak 11, eta Yago Santosek larunbatean. Azken bi emanldi horiek Azkuna Zentroan izango dira, eta sarrerak 15 euroan eros daitezke.