Itxi

Pianoa

Judith Jauregui Scriabinen lanean murgildu da ‘X’ disko berrian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donostiar pianistak Alexander Scriabinen, Chopinen eta Karol Szyamowsk pianista gaztearen konposizioak interpretatu ditu bihar, azaroak 25, Bilbon kontzertu batean aurkeztuko duen diskoan.

Bilbon, Donostian eta Iruñean joko du Jaureguik bira berrian. Argazkia: Pedro Walter.

Judith Jaureguik “X” disko berria aurkeztuko du bihar, azaroak 25, Bilbon emango duen kontzertuan. Alexander Scriabin konpositore mistiko eta esoterikoaren lanak ditu ardatz donostiar pianistaren lanak.

Scriabiniren lanak ez ezik, Frederic Chopin poloniar konpositorearen, errusiar konposatzailearen erreferentzia handienetako baten, eta Karol Szymanowsk pianista gaztearen obrak ere interpretatu ditu Jaureguik disko berrian.

“X” bere laugarren diskoaren ardatza, nolanahi den, Alexenader Scriabin errusiar konpositorearen lana da. Diskoetxeak ohar batean zehaztu duenez, eldarnioak eta estasiak gidatutako jeinua izan zen Scriabin, nortasun bitxiko maisua.

Jaureguik azaldu duenez, CDaren izenburuak (“X”) "ezezagunari" egiten dio erreferentzia, debekatuta dagoenari. Mapa zaharretan helmuga adierazteko erabiltzen zen zeinua da, gainera, eta éxtasis gaztelaniazko berbaren musika gailena.

Bilbon jo eta gero, Judith Jaureguik “Tour X” bira abiatuko du, eta Donostiara (abenduaren 14a) eta Iruñera (otsailaren 23a) helduko da, besteak beste.

Donostiar pianistak, gainera, nazioarteko hainbat hitzordurekin tartekatuko ditu birako emanaldiak: besteak beste Suitzako Murten Classics jaialdiko artista egoiliarra izango da eta Artoiseko jaialdian eta, Gustavo Dudamelen zuzendaritzapean, Simon Bolivar Venezuelako Orkestra Sinfonikoan ere joko du.