Itxi

Bilbo eta Iruñea

Gergiev eta Iruñeko Orfeoia elkarrekin, Bilbon eta Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Errusiar zuzendariak Orfeoia eta Mariinsky San Petersburgoko antzokiko orkestra gidatuko ditu gaur, hilak 23, Bilbon eta bihar, urtarrilak 24, Iruñean.

Kontzertuetarako entseguak Baluarten egin dituzte

Valery Gergiev errusiar maisuak Iruñeko Orfeoia zuzenduko du berriz, Mariinsky San Petersburgoko antzokiko orkestrarekin batera, gaur arratsaldean Bilbon eta bihar, urtarrilak 24, Iruñean emango dituen kontzertuetan. Verdi, Mahler, Mozart eta Sarasateren lanak entzungo dira emanaldiotan.

Gergievek, munduko osoko orkestra zuzendari onenetako batek, nafar taldearekin duen harremana goraipatu du, eta Iruñera eta Baluartera itzuli delako pozik agertu da.

Euskal Herrian emango dituen kontzertuetarako, Verdiren Requiem-a (gaur joko du hori, Bilbon, Tatiania Serjan bakarlariak lagunduta) eta, Iruñerako, Mahlerren 2. Sinfonikoa, Pizkundea, prestatu ditu.

Baluarten, emanaldiaren lehen zatia Mozarti eskainiko diote, eta Pablo Sarasateren Tarantela ere joko dute, Irina Churilova sopranoa, Yulia Matochkina mezzosopranoa eta Eric Silberger biolinista aldean dituztela.

Bilboko kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa 40,90 eta 96.90 euro artekoa da; Nafarroakoa ere ordu berean hasiko da, Baluarten, eta 34 eta 52 euro artean ordaindu behar da sarreren truke.