Asteburuan
Barakaldo eta Hondarribia, blues doinuekin ezinbesteko hitzorduak
Erredakzioa
Bizkaiko udalerrian Bill Evans eta Robben Ford izango dira. Hondarribian, aldiz, Pinetop Perkins eta Solomon Burke musikariekin dugu hitzordua.
Blues zaleek asteburu bizia dute aurretik. Gaur hasiko dira Barakaldoko eta Hondarribiako blues jaialdiak, izen handiko musikariekin: Bill Evans, Robben Ford, Pinetop Perkins eta Solomon Burke entzuteko aukera izango dugu datozen egunotan geurean.
Barakaldo Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioan Bill Evans eta Robben Ford musikariak izango ditugu kartel buru. Rock Star Live aretoan egingo dira kontzertuok, eta han izango ditugu ere Alex Caporuscio gitarra-jotzailea eta Barakaldoko Mike Hammer The Taxi Drivers taldekoak. Barakaldo Blues Festival jaialdi honetako kontzertuak doakoak dira, baina gonbidapenak behar dira Rock Star Live aretora sartzeko. Dagoeneko jaso daitezke, Rock Star Live aretoan bertan, Herriko Plazako eta Gurutzetako herritarren arreta zerbitzuko bulegoetan eta Burtzeña, Zuazo eta Clara Campoamor kultur etxeetan
Hondarribia Blues Festivalen 5. edizioaren egitaraua ere izen handiek osatzen dute. Pinetop Perkins ospetsua eta Solomon Burke soul erregearekin batera, Magic Slim and The Teardrops, Hubert Slim eta Bob Margolin artisten emanaldiaz ere gozatzeko aukera izango dugu. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
Osteguna 8: Rio Bidasoa Hotela
20:00 Inaugurazio emanaladia (publikoarentzako zabalik)
Ostirala 9: Carlsberg Eszenatokia (Obispo Plaza)
20:00 The Blues Hackers
Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)
20:00 Philippe Menard . ''One Man Band'' (orkestra gizona)
La Benta Eszenatokia
21:30 Los Reyes del KO
22:30 Magic Slim and The Teardrops
00:00 The Cash Box Kings
Larunbata 10: Kirol-portua
13:00 Jove Dixieland Band (VAL)
Ramon Roteta Jatetxea
13:30 Bazkaria artistekin
Club Juvenil Eszenatokia (Gipuzkoa Plaza)
18:00 Umeentzako kontzertu pedagogikoa, Joe Nosek eta Kenny Smithen eskutik (Chicago)
Río Bidasoa Hotela
18:00 Pinetop Perkinsekin Meet and Greet, Art Tipaldik Blues Revue aldizkariaren zuzendariak aurkeztuta (AEB)
Carlsberg Eszenatokia (Obispo Plaza)
20:00 Los Reyes del KO
Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)
20:00 Fede Aguado eta Osi Martinez
La Benta Eszenatokia
21:30 The Reverendos
22:30 The Perfect Age of Rock and Roll. Featuring: Pinetop Perkins , Bob Margolin , Bob Stroger , Sugar Blue , Willie ''Big Eyes'' Smith y Hubert Sumlin
00:30 Solomon Burke
Igandea 11: Club Juvenil Eszenatokia (Gipuzkoa Plaza)
11:00 Umeentzako emanaldi pedagogikoa, Jove Dixieland Banden eskutik (VAL)
Blues Village (La Benta)
14:30 Herri Barbakoa, jaialdiaren artistekin + Pro Jam Session
Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)
20:00 Jove Dixieland Band