Bira
Joaquin Sabinak bigarren kontzertu bat emango du BECen
Agentziak | Erredakzioa
Musikariak bigarren geldialdi bat egingo du Barakaldon, “Lo niego todo” biraren barruan. Aurretik iragarritako kontzertuaren biharamunean izango da, urriaren 8an.
Joaquin Sabina espainiar musikariak 100.000 sarrera saldu ditu dagoeneko “Lo niego todo” martxoan aterako duen diskoaren ondorengo birako lehen kontzertuetarako. Gaur, Bilbon bigarren kontzertu bat egingo duela eta, hartara, urriaren 7an eta 8an joko duela iragarri du.
Kontzertu berri honetarako sarrerak otsailaren 7tik aurrera erreserbatu ahalko dira, www.jsabina.com eta www.loniegotodo.com webgune ofizialetan, 41,8 eurotik gorako prezioan.