Itxi

Irailak 15 eta 16

Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love Of Lesbian, Kutxa Kulturren

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

Jaialdiak Igeldoko jolas parkea utziko du, bost urteren ondoren, eta Donostiako Hipodromoan ospatuko dute aurten, irailean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostia Kutxa Kultur Festibalaren hurrengo edizioan irailaren 15 eta 16an egingo dute, Donostiako Hipodromoan, agertoki berrian, eta bertan izango dira, besteak beste, The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian.

Aldaketa honekin, jaialdiak bost urteko zikloa zabalduko du, “familia giroko ekitaldi original eta jostagarria” izateko asmoari eutsita. 8.000 lagunentzako tokia izango duen eremuan, arratsaldeko lehen ordutik lau agertokitan (horietako batzuk zirkuko karpak izango dira) kontzertuak egiten dituzten bitartean, zaldi lasterketak izango dira, animaliok musika taldeen izenak dituztela. Gainera, datorren asteetan berritasun gehiago aurkeztuko dituzte antolatzaileek, eta gaueko saio elektronikoak eremu horretan bertan izango direla eta kanpalekua egongo dela aurreratu dute.

Sarrera erosita duten baina data aldaketa dela-eta bertara joaterik ez dutenei dirua itzuliko diote, otsailaren 28a baino lehen, txartelak erosteko erabili zuten sistema beraren bidez. Bestalde, bonu berriak 30 euroan eros daitezke.

Hiru iragarpen

The Jesus and Mary Chain aurkezteko, antolatzaileek esan dute “aurtengo kartelburuak eta inoiz jaialdiak izan duen talde handiena” direla. 18 urtez diskorik atera gabe egon eta gero, “Damaga and joy” apirilean kaleratuko duten diskoa aurkeztuko dute Lasarten.

The Hives suediarrek ohikoak dituzten kontzertu bizi eta indartsu horietako bat emango dute, okerrik izan ezean, eta Love of Lesbian taldeak “El poeta Halley” disko arrakastatsua  aurkeztuko du.

 

Bideoak (1)