Urteurrena
Dordoka Fest: Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta Skakeitan
eitb.eus
Maiatzaren 13an, Antigua auzoko frontoiak Donostiako Kafe Antzokiaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdi bat hartuko du.
Doka Donostiako Kafe Antzokiak hamar urte bete dituela eta, haren jabeek Dordoka Fest jaialdia antolatu dute maiatzaren 13rako, Antigua Donostiako auzoko frontoian.
Kontzertu horretan, Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta Skakeitan taldeek hartu dute parte. Gainera, jarraitzeko bokazioz jaio da jaialdia, eta urtero errepikatzeko xedea dute antolatzaileek.
Sarrerak 15 euroan eskuratu ahal izango dira aurrez, eta 18 euroko prezioa izango dute leihatilan. Martxoaren 21a baino lehen, 150 txartel 12 euroko prezioan harriko dituzte salgai, Ticketea webgunean.