Kursaal Jauregian
'Mamma Mia!' musikala ikusteko azken aukera, igande honetan Donostian
Erredakzioa
27 hiri bisitatu ondoren, Donostiako Kursaal aretoan itxiko dute bira asteburu honetan.
Mamma Mia! El musical biraren azken emanaldiak hartuko ditu asteburu honetan Donostiako Kursaal aretoko audiorioak. Uztailaren 31an 18:30ean eta 22:30ean izan dira emanaldiak; abuztuaren 1ean, berriz, 17:00etan eta 21:00etan. Sarreren prezioa 55, 50, 45, 40, 35 eta 30 eurokoa da, eta salgai daude Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Joan den udan&' || 'nbsp; Bilbon ekin zion Espainia mailako birari Mamma Mia! musikalak, eta ordutik 27 hiritan izan da ikusgai. Orain Donostian dugu, bira horretako azken emanaldiekin. Ikuskizunak ABBA taldearen 22 abesti biltzen ditu, eta 2004an estreinatu zutenetik, 1.668.000 pertsonek baino gehiagok ikusi dute lan hau Espainian. Mundu mailan, aldiz, 40.000.000 ikusle izan ditu Mamma Mia! ikuskizunak orain arte.
Nina abeslari eta dantzari ezaguna da aktore-zerrendako burua eta berarekin batera beste 12 abeslari aritzen dira ikuskizunean. Horien artean dira Georgina Llauredo eta Marta Valverde, besteak beste. Suediako talde mitikoaren doinuetan oinarrituta, istorioak Catherine Jonson idazlearen bizitza kontatzen du, eta greziar uharte baten paradisuan garatzen da. Bere ezkontza egunaren bezperan, alaba batek bere aita nor den jakiteko bilaketa hasten du. Horretarako, bere amaren iraganeko hiru gizon bilduko ditu, 20 urte lehenago bisitatu zuten uhartean.