Itxi

Organo-jotzaile ospetsuak

Organo emanaldiak Gipuzkoako elizetan, Musika Hamabostaldiaren eskutik

Erredakzioa

Abuztuaren 7a eta 13 bitartean izango dira kontzertuak: sei Donostian eta beste hiru Azkoitian, Deban eta Usurbilen. Munduko organo-jotzaile ezagunenetarikoak izango dira Gipuzkoan.

Abuztuaren 7 eta 13 bitartean izango da Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo kontzertu-sorta. Guztira, bederatzi kontzertu izango dira: sei Donostian eta beste hiru Azkoitian, Deban eta Usurbilen.

Gainera, astelehenetik, hilak 9, igandera bitartean, hilak 13, Organo Erromantikoaren XXVII. Nazioarteko Ikastaroa ospatuko dute, Olivier Latry frantses organo-jotzaile ospetsuaren eskutik. Estreinekoz Donostian izango dugu, Japoniatik, Belgikatik eta Britainia Handitik, besteak beste, etorritako ikasleak zuzentzeko. Koruko Andre Mariaren Basilikan izango den emanaldi honek amaiera borobila emango dio zikloari.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo kontzertuen hasierari dagokionez, Tomas Garbizu organo-jotzailea eta musikagileari dedikaturiko errepertorioa hartuko du San Bizente elizak. Emanaldi honetan Lezoko autorearen ‘Juan XXIII Aita Santuaren Meza’ interpretatuko dute. Estreinekoz, organoarekin taularatuko dute obra hau.

Willibald Guggenmos Gipuzkoako organo erromantikoen ezagutzaile alemaniar handiaren eskutik etorriko zaigu datorren hilaren 7ko Azkoitiko Andre Mariren elizan izango den errezitala. Hilaren 8an, bestalde, Massimo Nossetiren italiar organo-jotzailearen kontzertua hartuko du Usurbilgo Salbatore Elizak. Juan de la Rubia munduko organo-jotzailerik onenetarikoa ere Donostian izango dugu.

Albisteak (1)