Itxi

Abuztuaren 24tik 27ra

Jazz doinuak Guggenheim Bilbao Museoan, aurtengo Aste Nagusian ere

Erredakzioa

'Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao gauak' programan, Christian Howes, Jose Alberto Medina Trio, Dick Oatts, Mamen Garcia, Fredrik Carlquist eta Dave Mitchell artisten doinuak izango dira entzungai.

Aurten ere, jazz doinuekin ospatuko du Guggenheim Bilbao Museoak Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia. Abuztuaren 24tik 27ra, ''Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao gauak'' izeneko zikloa izango dugu bertan, artista nazionalen zein nazioarte mailako musikarien doinuekin.

Gaueko 23:00etatik goizaldeko 2:00ak arte, Bilboko Guggenheim Museoak jazz klub itxura hartuko du, eta bertan arituko dira Christian Howes, mundu mailako jazz biolin-jotzaile garrantzitsuenetako bat, Jose Alberto Medina Trio eta Dick Oatts, Mamen Garcia aktore, abeslari, konpositore eta musikaria edo Fredrik Carlquistek Dave Mitchellek gidatzen duten laukoteko kideak.

Gainera, bertaratzen direnek museoaren erakusketekin gozatu ahal izango dute, tartean Robert Rauschenberg, Anish Kapoor eta Henri Rousseau artisten bildumekin.

Programa

Abuztuaren 24a, asteartea: CHRISTIAN HOWES 4tet
Christian Howes (biolina)
Hamilton Hardin (pianoa eta teklatua)
Cedric Easton (bateria)
Pablo Martín (baxu elektrikoa)

Abuztuaren 25a, asteazkena: JOSE ALBERTO MEDINA Trío DICK OATTS
Dick Oatts (saxo altua)
José Alberto Medina (pianoa)
Mariano Steinberg (bateria)
Paco Weth (kontrabaxua)

Abuztuaren 26a, osteguna: MAMEN GARCIA eta El Cofrecito
Mamen Garcia (ahotsa eta pianoa)
Albert Sanz (pianoa eta teklatua)
Javier Colina (kontrabaxua)
Borja Barrueta (bateria)

Abuztuaren 27a, ostirala: FREDRIK CARLQUIST DAVE MITCHELL 4tet
Fredrik Carlquist (saxo tenorea)
Dave Mitchel (gitarra)
Garry Fimister (kontrabaxua)
Roberto Faenzi (bateria)

Sarreren prezioa 14,50 eurokoa da (7,50 euro Museoaren Lagunentzat), eta salgai daude Museoko leihatiletan eta web gunean.