Itxi

Lekorne

EHZk programazioa aurkeztu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Lekornen ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an egingo duten jaialdian, musika, eztabaidak eta haurrentzako jarduerak uztartuko dituzte hogeita batgarrenez.

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak aurtengo programazioa aurkeztu du gaur. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an egingo dute aurten jaialdia, Lekornen, Arrosa, Idauze-Mendi eta Heletatik pasatu eta gero 2013tik egiten den herrian.

Musikari dagokionez, lehendik iragarritako taldeei (PiLT, Duchess Says, Nova Twins, Marta Ren & the Groovelets, Wucan, Akua Naru…) beste batzuk gehitu dizkiete gaurkoan: Zea Mays, Huntza, The Mitchi Bitchi Bar, Smokey Joe & The Kid, Cafetera Roja, Las Kumbia Queers eta Oum.

Bestalde, Eztabaidagunean hamaika gai hartuko dituzte hizpide, besteak beste, “autodeterminazioa bake prozesuetan” Liam O'Ruairc irlandar filosofo eta idazlearekin, ekonomia feminista, ideologia maskulinista deseraikitzeko bideak eta “Erresistentzia bai, baina gero zer?” auzokoen plataformekin.

Haurrek ere izango dute zer ikusi eta egin, hiru egunotan: borroka arteak, Kongoko dantzak edo xaboia egiten ikasteko ikastaroak, ipuin kontalarien jardunak…

 

Albisteak (2)