Itxi

Errusiako musika, protagonista

Abian da Donostiako Musika Hamabostaldia

Erredakzioa

San Petersburgoko Sinfonikoak Hamabostaldia ireki zuen larunbat gauean, Kursaaleko Auditorium aretoan. Irailaren 3ra bitartean, 80 emanaldi eta hainbat jarduera izango dira Gipuzkoako udalerrietan.

San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoak ireki du larunbat honetan, abuztuaren 7an, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizioa. Kursaaleko Auditorium aretoak hartu du irekiera ekitaldi hau. Bertan, Stravinskyren "Suzko Txoria", "Petrouchka" edo "Udaberriaren eskaintza" bezalako lanak entzun ahal izan dira, Valery Gergiev zuzenarientzutetsuaren eskutik.

Errusiako musika garaikidea aurtengo edizioaren protagonista dugu. Irailaren 3ra arte, 80 ekitaldi baino gehiago izango dira, kontzertu eta emanaldi desberdinak tartean. Gainera, Gergiev, Petrenko edo Sokhiev bezalako artista garrantzitsuak izango dira jaialdian. Momentuko orkestra errusiar ospetsuenek beraien interpretazioak eskainiko dituzte Donostiako Musika Hamabostaldian:&' || 'nbsp;Mariinsky Antzokiko Sinfonia, Hamabostaldia inauguratuko duena, edo Errusiako Orkestra, besteak beste.

Errusiako Orkestraren "Boris Godunov" opera

Errusiako Orkestrak, hain zuzen, eskainiko duen kontzertua da publikoak gogoa handiz espero duena eta Mussorgsky maisuaren "Boris Godunov" opera eskainiko du. Gainera, Frederic Chopin eta Schumann omenduko dituzte, jaio zirela 200 urte bete direnean. Gainera, Hugo Wold eta Gustav Mahler ere omenduko dituzte, jaio zirela 150 urte betetzen baitira.

Euskal Herriko egile eta interpreteek ere tokia izango dute programazioan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi berezia eskainiko du irailaren 2an, Andra Mari Koralarekin batera, Rachmaninovi eskainita. Donostiako Orfeoiak eta Tolosako (Okzitania) Kapitolioko Orkestrak Txaikovskiren omenezko programa eskainiko dute, Tugan Sokhievek zuzenduta.

Urtero bezala, 2010eko jaialdirako berariaz sortutako organo lan bat izango da entzungai. Artzain Onaren Katedralean, Peter Wittrichen "4 partita in Jazz Uber ''Nun danket all''" izango da ikusgai.

Hamabostaldi Ibiltaria

Arantzazu, Mutriku, Elgoibar eta Biarritz bezalako udalerritara helduko da musika, Hamabostaldi Ibiltaria deritzon programa dela eta. Xacobeo Urtea dela eta, Kostaldeko Donejakueren bidea bultzatu nahi dute: horrexegatik, Itziarren, Mutrikun eta Orion ere izango dira kontzertu-zikloak. Askizu eta Elorriaga bitartean ibilaldi bat egingo da. Azkoitian, Usurbilen, Deban, Hernanin eta Urruña ere emanaldiak izango dira. Zehazki, Luis XIV eta Austriako Maria Teresaren arteko ezkontzan, duela 350 urte, entzun ziren doinuak interpretatuko dira.

Albisteak (4)

Bideoak (2)