Emanaldia
EOSek kontzertua eskainiko du gaur Donostiaren hautagaitzaren alde
22:30ean eta doan izango da kontzertua, Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio Plazan. 1.500 eserleku inguruko jarrriko dituzte.
Musikarekin emango zaio hasiera aurtengo Donostiako Aste Nagusiari. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiaren hautagaitza kulturalaren aldeko kontzertua eskainiko du gaur.
22:30ean izango da Donostiako Konstituzio plazan.
Kontzertuaren egitaraua oso herrikoia eta anitza da. Musika klasikoko pieza ezagunak, filmetako abestiak eta Donostiako abesti herrikoiak eskainiko dira. 1.500 eserleku inguru jarriko dira eta kontzertua doanekoa izango da.