Irailak 28-30
Beltza Weekend jaialdiak soul eta R&Bz jantziko du Iruñea irailean
eitb.eus
Antolatzaileek musika beltza ardatz izango duen jaialdiaren lehen edizioan arituko diren hiru talde iragarri dituzte: Hannah Williams & The Affirmations, The Excitements eta MFC Chicken.
Iruñean soularen eta rhythm & bluesaren doinura abiatuko dute udazkena. Beltza Weekend jaialdiak musika beltzeko kontzertu eta DJen saioak ugari eskainiko ditu hiriko hainbat puntutan, Zentral aretoa epizentro dela, irailaren 28, 29 eta 30ean.
Oraingoz, arduradunek Hannah Williams & The Affirmations eta MFC Chicken banda britainiarrek eta The Excitements Bartzelonako taldeak joko dutela iragarri dute, eta beren asmoa jaialdiak jarraitutasuna edukitzea dela aurreratu dute.
Bonuak salgai daude dagoeneko, 37,5 euroko prezioan.