Itxi

New Yorken

Abbey Lincoln jazzaren izar handia hil da, 80 urte zituela

Erredakzioa

Abeslari eta musikagile estatubatuarra larunbat honetan zendu da New Yorken. Aktibista politiko sutsua zen eta gutxiengoei babes berezia erakutsi zien bere bizitza osoan.

Larunbat honetan AEBetako New Yorken hil da Abbey Lincoln jazz musikaren izar handia, New Cork Times egunkarira bere familiak baieztatu duenez. 80 urte zituela, bere heriotzaren arrazoiak ez dira argitu baina aspalditik Lincoln ez zebilela ongi, 2007. urtean bihotzezko ebakuntza egin ziotenetik.

Jazzaren izen handia da Abbey Lincoln. Abeslaria eta musikagilea zen. Gainera, AEBetako beltzen eta Giza eskubideen aldeko konpromisoari eutsi zion. Zineman ere aritu zen artista: Ivan Dixonekin Nothing But a Man filma garbatu zuen 1964. urtean, eta Sidney Poitierrekin For Love of Ivy 1968ean. Zinema munduan arrakasta lortu ondoren, erretira egin zen.

1990. urtean itzuli zen eta The World Is Falling Down (1990), Devil''s Got Your Tongue (1993), A Turtle''s Dream (1995) eta Who Used to Dance (1996) diskoak grabatu zituen. Bere azken diskoa 2007. urtean grabatutako Abbey Sings Abbey da.