Bira
Michel Camilok lau kontzertu eskainiko ditu EOSarekin
Erredakzioa
Jazz piano-jotzailea Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen izango da Ruben Gimenoren gidaritzapean.
Michel Camilo jazz latino piano jotzaileak lau kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, orkestrak jakinarazi duenez.
Hauek dira kontzertuen datak:&' || 'nbsp;Irailaren 7an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian, 8an Iruñeko Baluarten, 9an Donostiako Kursaalen eta 10ean Gasteizko Antzoki Zaharrean. Ruben Gimeno izango da zuzendaria.
Santo Domingon jaioa, teknika izugarria du Michel Camilok eta bere melodiek Afrikako eta Karibeko doinu jazzistikoak ekartzen digute gogora, Euskadiko orkestrak jakinarazi duenez. 18 grabazio egin ditu bere ibilbidean eta Grammy sari bat eta bi Grammy Latino ditu, besteak beste.